Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

BIOKLIK
Título:
BIOKLIK
Subtítulo:
Autor:
LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL
Editorial:
ELKAR,S.A.
Año de edición:
2018
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9027-815-4
Páginas:
428
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
En Stock
Colección:
ATEKO BANDAN
25,00 € Comprar

Sinopsis

Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean
bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez. Gardena eta garbia dirudi sistemak, hiritar guztien partehartzea eskatzen eta bermatzen duena, baina perfekzio horren ifrentzua ezagutuko du Txetxu Urrutik, bere emazte Nere Pozaren hilketagatik salatu eta atxilotzen dutenean.
Distopia bihurtzen diren utopien tradizio politikoan (Orwell eta Huxleyren itzala nabarmen), irakurlea harrapatzea lortzen duen eleberri indartsu eta erritmo bizikoa idatzi du Asel Luzarragak, geure gizartearen gaitz eta joeren gainean pentsarazten duen begirada kritiko eta ironiko batekin: nolako familiak eraikitzen ari garen, nolako eskolak, telebista, entretenimendua, polizia, justizia, kartzela?