Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

INSEKTUEN INBENTARIOA IRUDIDUNA
Título:
INSEKTUEN INBENTARIOA IRUDIDUNA. INVENTARIO ILUSTRADO DE INSECTOS
Subtítulo:
Autor:
ALADJIDI, VIRGINIE;TCHOUKRIEL, EMMANUELLE
Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
2023
Materia
INFANTIL Y JUVENIL
ISBN:
978-84-9172-332-5
Páginas:
48
Encuadernación:
Cartoné
Disponibilidad:
En Stock
17,00 € Comprar

Sinopsis

«Intsektuen inbentarioa (irudiduna)» honek 65 intsektu espezie biltzen ditu, Europakoak eta mundu osokoak: koleopteroak, lepidopteroak, dipteroak, himenopteroak, isopteroak...

Soilik artropodoek mundu guztiko animalien % 80 baino gehiago osatzen dute. Zientzialariek milioi bat intsektu baino gehiago katalogatu dituzte, baina kalkulatzen dute benetako kopurua bost eta hamar milioi espezie artekoa dela. Ororen gainetik, izaki hagitz baliagarriak dira, loreak polinizatzen laguntzen baitute eta beste animalia batzuen elikagai baitira.

Liburu honetako ilustrazioak estilo zientifikoan eginak daude, zehatz-mehatz, naturalistek garai bateko landa-koadernoetan irudikatzen zituzten bezala: profilak errotulagailuz eta tinta txinatarrez eginak daude, eta akuarelek laguntzen dute koloreekin eta gardentasunekin jostatzen.

Liburu erakargarria, ez bakarrik intsektuen irudikapen grafiko ikusgarriarengatik, baita hainbat gairi buruzko eduki tekniko ulerterraz eta jakingarriengatik ere: anatomia, habitata, elikadura, soinuak eta irudiak hautemateko moduari buruzko bitxikeriak edota metamorfosiak dakarren garapen fisiologikoa.