TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
80. hamarkadaren erdian, Iparraldean haurrendako euskarazko edizioa oraindik lehen
urratsetan zelarik, Gexan Alfaro eta Patxika Erramuzpe « Alfer » ipuin ilustratu bilduma
bidean eman zuten. Hamabost liburuxka argitaratu ziren, bakoitza katuño batek
lagundurik, eta urtez urte haur belaunaldi andana batek baliatu zuen. Liburuxka hauetarik
6 titulu berargitaratzen dira.