Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

243 artículos

en total 4.215,48 €

101 BAZTER DONOSTIAKO
Título:
101 BAZTER DONOSTIAKO
Subtítulo:
Autor:
TELLABIDE, JOSU * AGIRRESAROBE, ASIER
Editorial:
ALBERDANIA - IRUN
Año de edición:
2007
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9868-003-4
Páginas:
280
Disponibilidad:
Pendiente de confirmar
Colección:
VARIAS
19,00 € Comprar

Sinopsis

Etengabe eraldatzen ari den hiria da Donostia; hirigintzak landa eremua jan du eta horretan jarraitzen du sutsu, geldiezin, atzera bueltarik gabeko bidean. Donostian baziren baserriak. Haien izena eta oroimena gordetzea izan da autoreen asmo laudagarrietako bat. Baserriak eta baserritarrak izan baitira batik bat gure bazterren eta gure paisaiaren moldatzaileak. Baserriak baitira oraindik zutik gelditzen zaizkigun eraikinik zaharrenak, Donostiako monumentu preziatu izan beharko luketenak, besteak beste Lugarizko Unanue eta Zuatzu, Altzako Txipres eta Ubegi, Loiolako Patxillardegi, Zubietako Aliri eta Berridi. Baina eraikuntza horiez gain, badira desagertu zaizkigun beste hainbat bazter ere, donostiarron ohitura, sinesmen, bizipen eta bizimoduaren testigantza zuzena jaso duten beste hainbat leku, Donostiako historia, toponiminia eta paisaiatik betiko joan zaizkigunak. Horiek ere bildu nahi izan dituzte, berreskuratzea ezinezkoa dela jakinik, bilduma honetan behintzat betiko gordeak egon daitezen. Era berean, gaur oraindik hor, ahaztuak, zokoratuak, deigarri ez diren edo besterik gabe, mehatxupen dauden bazterrak ere, ezagutarazten saiatu dira, aurrerantzean ere iraun eta behar bezalako miresmenaz ikusiak izan daitezen. Bazter horietako bat txikitua denean, belaunaldi askoren historia eta bizitzaren eszenatokia desagertzen baita.