Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ALEXIS ZORBAREN HITZAK ETA EGINTZAK
Título:
ALEXIS ZORBAREN HITZAK ETA EGINTZAK
Subtítulo:
Autor:
KAZANTZAKIS, NIKOS
Editorial:
ELKAR,S.A.
Año de edición:
2017
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9027-578-8
Páginas:
444
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
25,00 € Comprar

Sinopsis

Kezka existentzialez jositako idazle gazte batek etsi du bere introspekzio filosofikoek sobera urrundu dutela bere lagun hurkoengandik, eta erabakitzen du bizitza berri bat hastea Kretan, hango natura idor eta jende xumearen artean. Kretarako ontzia hartzera doanean, agure bat hurbiltzen zaio eta eskatzen dio eraman dezala berarekin. Alexis Zorba da, munduko plazer guztiak gozatzeko desioz erretako mazedoniar kankailua.
Topaketa horrekin hasten da literatura unibertsaleko abentura hunkigarri eta ikaskizun gogoangarriz beteenetako bat, bi figura arketipikori buruzko istorio zurrunbilotsu, salbai, gozatsu eta ahaztezina. Mundua bizi eta ulertzeko bi manera ageri zaizkigu elkarrekin talkan bi protagonisten arteko hizketa mamitsu eta eztabaida suharretan, eta, haien solasetan txirikordatuak, daitezkeen
gogoeta baliotsuenak gizakiaren bizitzan munta duten gai eternoei buruz: maitasuna, heriotza, aberria, askatasuna, Jainkoa? Gizakiaren ezintasun eta nahikari eternalen hariaz jositako kontakizun gatibagarria, anil koloreko Kretako itsaso gozoaren abaroan antzeztua, betirautezko hitzez margotua, eta lehen aldiz euskarara ekarria irakurle euskaldunaren gozamenerako.

Otros libros del autor