Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

25 artículos

en total 359,53 €

AMETS HANDI BAT
Título:
AMETS HANDI BAT
Subtítulo:
Autor:
UGALDE FELIPE
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2009
Materia
INFANTIL Y JUVENIL
ISBN:
978-84-7681-595-3
Páginas:
40
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar disponibilidad
Colección:
VARIAS
15,00 €

Sinopsis

Album irudidunentzako II. Compostela Saria irabazi duen lana balio literario handiko kontakizun laburlaburra da, irakurlea maien mitologiaren eta astronomiaren mundu liluragarrira daramana. Felipe Ugalde mexikarrak krokodilo baten istorioa kontatzen digu: krokodiloak handitzea du ametsa, denboraz eta espazioak gaindi ere handitu nahi du, munduan duen bizitzatik haratago ere. Giza espeziearen eta gizabanakoaren metefora bat da, gehien-gehienetan hazi eta bizitzan geure arrastoa utzi nahi baitugu. Krokodiloaren gisara, zerbait handia egitera deituak gaude, baina ez dakigu zertara eta nola lortu, eta bide horretan gure inguruko guztia suntsitzen dugu.
Astronomo maiek suge baten moduan irudikatzen zuten Esne Bidea; irudi hori bilakatuz joan zen, krokodiloaren antza zuen kanoa bihurtu arte. Orion konstelazioari loturik, animalia hau munduaren eta zeruaren arteko loturaren ikurra da, gizon-emakumeen eta jainkoen arteko loturarena. Esne Bidea, bestalde, oso lotua dago Done Jakue Bidearekin, bide-erakusle baitzen Compostelara zihoazen erromesentzat.
Indar eta aberastasun sinbolikoagatik, eta margo akrilikoarekin lortutako perfekzioagatik, Amets handi bat izan da sariaren irabazlea, 22 herritaldetako 280 lanen gainetik. Felipe Ugalderen lana ?osoena eta orekatuena? zela esan zuen epaimahaiak, testuak eta irudiak elkar osatzen dutelako, irudien balio metaforikoagatik, eta denboraren kontzeptuaren tratamenduagatik. Liburu honetarako, epaimahaiaren iritziz, ?berdin da adina, irakurketa desbedinak izan bailitzake?, irakurlea haurra izan edo heldua izan.