Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ANTILLETAN GALDURIK
Título:
ANTILLETAN GALDURIK
Subtítulo:
Autor:
LARREA MUXIKA, KEPA
Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
2023
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9172-348-6
Páginas:
160
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
En Stock
17,00 € Comprar

Sinopsis

Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alemaniarrek (hau da, Gaztelako orbitatik kanpo zegoen mundu guztiak) sortu baitzuten.

Halaz ere, ez zen beharrezkoa horrelako legendarik erabiltzea konkistatzaileek Ameriketan eragindako sarraski, kulturen suntsipen eta espoliazio mailaz ohartzeko. Nahikoa da Gaztelako agintari zibil, erlijioso eta militarren testuak irakurtzea, bertako biztanleei eragindako hondamendiaz eta, trukean, inbaditzaileek lortutako aberastasunaz ohartzeko. Izan ere, soldaduekin batera helburu bakarra zuten elizgizonak, epaileak eta gobernariak joan ziren: ahalik eta gastu txikienarekin etekin handiena lortzea, horretarako edozein baliabide erabilita ere.

Eta suntsipen horretan badute zerikusirik Gaztelako koroaren zerbitzura joandako euskaldunek. Azken horiei buruz ari da liburu hau: "Antilletan galdurik".

Hala ere, abenturazale, mertzenario, gobernadore eta piraten anabasa hartan (Francisco Garai, Katalina Erauso, Bizente Ikuza edo Mixel Etxegorria, besteak beste), askatzaileak eta koroaren aurka matxinatuak ere izan baziren, atrebentzia hura beren biziaz garesti ordaindu zutenak, hala nola Lope Agirre edo Xabier Mina, zeinak Espainian gaizkiletzat eta Ameriketan heroitzat hartu baitzituzten. Era berean, ez dugu ahaztu nahi izan Ameriketako jendea, hala nola Leftraru, Caupolican edo Lemba bezalako errebeldeak, espainiarrei aurre egin zietenak beren etxeak, familiak, bizimodua eta askatasuna babestearren, nahiz eta beste askotan bezala kukuak oker jo zituen.

Otros libros del autor