Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ARTISTAK GARA GU
Título:
ARTISTAK GARA GU
Subtítulo:
Autor:
FLORIANO, MARÍA JOSÉ
Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
2022
Materia
HAUR ETA GAZTETXOEN LITERATURA
ISBN:
978-84-9172-293-9
Páginas:
44
Encuadernación:
Cartoné
Disponibilidad:
En Stock
16,00 € Comprar

Sinopsis

«Artistak gara gu» Cañada Realen gertatzen da, Europa guztiko txaboladi handienean. Gune marjinal horretan kokatzen du Maria José Florianok bere ipuin hunkigarria, bertako milaka pertsonen errealitate gogorra literatura bilakatuz haurtzaroaren begirada samur, ezti eta sortzailearen bitartez.

Ezinbesteko obra bat, ausarta eta gizartetik baztertutakoekin konprometitua, inguru horietan bizi diren haurrei ahotsa ematen diena, eta aspalditik datorren problematika agerian jartzen duena, eraikinen desegitea eta familien birkokatzea tartean direla.

Nabarmentzekoa da protagonistek eguneroko bizitzari ematen dioten dimentsio metaforikoa, arrisku egoeretan zirkuko jolasak eginez eta izaera ludiko hori helduen mundura ere zabalduz, biziraupenaren eta legalitatearen arteko tentsioan. Baliabide eza gorabehera, erresilientzia eta itxaropena duten umeak dira, daukaten gutxia irudimena lantzeko erabiltzen dutenak, haien ametsak, emozioak, dudak eta ilusioak proiektatuz aldi berean.

Federico Delicadoren ilustrazioek, detaile alegorikoz beterik, bikain osatzen dute testua, errealitatera ekarriz hitzen dimentsio sinbolikoa.