Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

AXULARREN GERIZAPEAN
Título:
AXULARREN GERIZAPEAN
Subtítulo:
Autor:
ALTONAGA SUSTATXA, KEPA
Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
2022
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9172-307-3
Páginas:
192
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
En Stock
16,00 € Comprar

Sinopsis

1925eko irailaren 17a. Axularren Eguna ospatzen da Saran. Hara bertaratu ziren «Eskual-Herriko idazle maitatuenak», bai Iparraldekoak –kasurako, Jean Barbier, J. Saint-Pierre "Anxuberro" eta J. Elizalde "Zerbitzari" elizgizonak, Jean Etxepare medikua eta Maddi Elizaga– zein Hegoaldekoak –A. Arzelus "Luzear", F. Irigarai "Larreko", A. Labaien, I. Lopez Mendizabal edo Migel Unamuno bilbotarra–. Axularren konjuruak elkarretaratu bide zituen.

Ehun urte joan diren arren, orduko Axularren Egunak badu gozo bat oraindik ilaundu ez dena, eta maite, gaurko egunean ere maite ditugu han batu zirenak.

"Axularren gerizapean" leitzean, irakurleak intrigazko kontakizun kilikor bat aurkituko du, ikosaedrikoa. Istorioaren une nagusiak atzekoz aurrera harildu dira: Sarako jaia 1925ean, Zornotzako bazkaria 1914ko urrian, 1921eko ekaineko idazle-bilkura Oiartzunen. Liburuaren lerroetan zehar trantsitatzean deskubrituko dira mugarri horietako protagonista agerikoak –adibidez, Tene Mujika edo E. Bustintza "Kirikiño" – eta bai beste hainbat pertsonaia ere, ahantziak eta ezkutukoak, Maurice Souberbielle medikua, esate baterako.