TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 301,25 €
Bertsozaletasuna indartsu dago, euskal kulturaren eremuan duen lekua oso indartsua da, baina kontuan hartu behar da bertsozaletasuna indartsu hizkuntza komunitate eta kultura gutxiagotu baten testuinguruan dagoela, ekosistema ahul batean. Ahula da ere kultur kontsumo orokorraren parametroetan. Hortaz, indartsua izan behar du bere testuinguruan. Beraz, iraun dezan, bertsolaritzak ezinbestean behar ditu orain dauzkan eta etorkizunean lor ditzakeen publiko mota guztiak, endekatzearen arriskua etengabea bai®ta. Horretarako bertsozaleen nukleoak indar handia izan behar du.