Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

EBANJELIOAREN POZA ELIZAN ETA GIZARTEAN
Título:
EBANJELIOAREN POZA ELIZAN ETA GIZARTEAN
Subtítulo:
Autor:
GARTIZA TRUJILLO, SEBASTIAN
Editorial:
DESCLEE DE BROUWER, S.A. -EDIT
Año de edición:
2016
ISBN:
978-84-330-2848-8
Páginas:
112
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Descatalogado
10,00 €

Sinopsis

2015eko Gogoeta Astean, XXXI.ean alegia, Ebanjelioaren Poza Elizan eta Gizartean gaiaz aritu gara. Kristauok ez omen gaude gure urterik onenetan, gure inguruan, bederen (Asian, Afrikan, edota? hobeto daudela dirudi, hilarazten badituzte ere). Halaz ere, behi itxura txarreko eta argalen zazpi urtekook txarragoak dira, kristauen kopuruari begira, mamiari begira baino. Hots, gaur egun, Vatikanoko II. Kontzilioaren ondorengo urteotan, batik bat, argi eta hurbilago dugu Jesusen mezu salbatzailea, gure gaztarako burdinazko urteetan baino. Eta Faraonen ametsari jarraituz, ez dezagun ahaztu, itxura txarreko behiek itxura ederrekoak jan egin zituztela. Urte hobeak etorriko zaizkigu, zuhurtziaz -hots, Jesusen Espirituaren haize zein suaren alde- jokatzen baldin badakigu. Ez dira, beraz, oraingoak negarrez egoteko urteak, sakanak betetzeko eta bidexkak zuzentzekoak baizik (Lk 3, 4-5). Eta ildo horretan abiatu ginen duela hogeita lau urte, eta bide beretik jarraitu nahi dugu Gogoeta AsteetanGure kristau egoeraren alde txarrak eta onak argitzeko antolatu genuen 2015eko Gogoeta Astea, baita horretarako aukeratu egin genituen hizlari egokiak ere. Lehen egunean, Jose Antonio Pagola etorri zitzaigun Konbertsio pastorala eta Elizaren berrikuntzaz jarduteko.Gogotsu entzun genion era mamitsu aritu zitzaigun. Bigarren egunean, Alboan elkarteko kide den Aloña Bracerasek Behartsuak: ebanjelizatzearen gizarte alderdiaz mintzatu zitzaigun (tamalez, ezin argitaratu izan dugu hitzaldia). Hirugarrenean, lekaime agustindarra den Arantxa Jakak Ebanjelioaren espiritualtasunaz egin zigun berba. Laugarren egunean, Bilboko Elizbarrutian familien egoera zaintzen duen Lagungo elkarteko arduraduna diren Jon Elordui eta Txemi Santamaria ekarri genituen. Lehenak Familian bizitza zainduz: Zaitasunean elkarri eutsiz eta bigarrenak Familian elkarrekin hazten gaiak landu zituzten. Eta azkenean, Arantzazuko frantziskotarra den Iñaki Beristainek Eliza berri bati begira. Amets baten ezaugarria izan zuen hizpide. Tartean Joseba Errekalde, Gabi Oyarzabal, Marzel Andrinua eta Maite Irazokiren kristau testigantzak ere gustura baino gusturago entzun genituen egunoroko azken orduetan. Maite Irazokiren testu ederra, Emazte eta fededun alegia, liburu honetan ere aurki dezakezue.Gauza jakina da otoitz geldi eta mamitsuek ere parte nagusia hartzen dutela gure Gogoeta Asteetan, non biltzen garen Euskal Herri osoko kristauok, nor bere euskalkiarekin. Mendekoste txiki bat, zeren eta denok, Iparraldeko zein hegoaldekook Jainkoaren egintza miragarriak geure hizkuntzetan aipatzen entzuten dizkiegun (Eg 2, 11); baita geure herri-kantu hunkigarrietan ere.