Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

106 artículos

en total 1.742,28 €

ELEBITASUNA ETA HEZKUNTZA EUSKARAREN HERRIAN
Título:
ELEBITASUNA ETA HEZKUNTZA EUSKARAREN HERRIAN
Subtítulo:
Autor:
ETXEBERRIA BALERDI FELIX
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2005
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9746-127-6
Páginas:
248
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
Colección:
VARIAS
18,55 € Comprar

Sinopsis

"Elebitasuna eta Hezkuntza Euskararen Herrian" izeneko liburu honek Euskal Herriko hezkuntza eta hizkuntz mundua bere osotasunean besarkatu nahi lituzke. Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria edo Iparraldearen egoera aztertzen du, errealitate hori osatzen duten hainbat eta hainbat alderdi ikertzen: euskararen egoera legala, dimentsio demografikoa, euskararekiko jarrerak, sistema elebiduna Euskal Herriko hezkuntzan, eskolatze-sistemaren eboluzioa hezkuntza-maila desberdinetan, irakasleen prestakuntza, Unibertsitate-munduaren errealitatea, ikas-materialaren produkzioa, Animazio Soziokulturala eta euskara, eta azken kapitulu bat ere bai, non aztertzen den zein den euskal eskoletako elebitasunaren balorazioa eta zein diren hizkuntz ereduen emaitza akademikoak, egindako ikerlanen arabera.


Egileak


"Liburu-aurkezle batek gutxitan izan du, egia esan, oraingo hau baino lan errazagorik, esango bainuke egileak bete-betean asmatu duela bere helburuarekin. Modu ezin xeheago batean deskribatzen digu Etxeberriak irakaskuntza elebiduna zein giro pedagogikotan garatu izan den, hots, hasi hizkuntza arrotz baten irakaskuntza goiztiarra desegoki eta are kaltegarritzat jotzen zen urruti samarreko garaietatik, eta, alderantziz, irakaskuntza horrek gaur egungo gizartearen beharrei erantzuteaz gainera, behar bezala antolatuz gero, ikasleentzat mesedegarria gertatzen dela pentsatzen deneko egunotaraino. Eta deskribatzen digu, baita ere, euskararen eta euskarazko irakaskuntza baloratzeko erabakia esplikatzen duen marko politikoa zein izan den ere identitate kolektiboa berreskuratzeko mugimenduaren barnean".
"...eta berari buruz egin dezakedan iruzkinik onena da, ez dudala ezagutzen hizkuntza propioa duen beste ezein Komunitate Autonomotan hizkuntza horrek bere hezkuntza-sisteman duen presentziari buruzko azalpen hain argi eta hain osaturik".


Miquel Siguan. Bartzelona Unibertsitateko Psikolinguistikako Katedraduna.

Felix Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzietako Katedraduna da; lehenik eskolan irakasle eta zuzendari bezala eta gero Unibertsitatean irakasle eta ikerlari lanean 25 urtetik gora daramatza, hezkuntza elebidunaz eta kulturartekoaz zenbait lan argitaratuz.