Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

EMEAREN BIDEA SUPERGIZAKIAREN AROAN
Título:
EMEAREN BIDEA SUPERGIZAKIAREN AROAN
Subtítulo:
Autor:
MARTÍNEZ DE LA PERA, GALO
Editorial:
ALBERDANIA - IRUN
Año de edición:
2022
ISBN:
978-84-9868-739-2
Páginas:
270
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
En Stock
19,50 € Comprar

Sinopsis

Liburu honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea. Emearena da bide hori, supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere.
Komunitate ezezagun horretara iristeko, zeharkatu beharreko hiru zirkulu bereizten ditu saiakeragileak: lehenengoa, bizitzaren zirkulua; gogoaren zirkulua, bigarrena; eta komunitatearen zirkulua, hirugarrena. Zirkulu bakoitzean askapen bat burutu beharko da. Bizitzaren zirkuluan, emea askatu beharko da; gogoaren zirkuluan, berriz, irudimena; eta, komunitatearen zirkuluan, azkenik, jaia.
Zibilizazio kristauaren botere handienak izango ditugu zeregin zail horretan oztopo, emea, irudimena eta jaia kateatzen dituzten zaindariak: ideologia genetikoa, logozentrismoa eta patriarkalismoa; hau da, historian zehar kristau espirituak -Espiritu Santuak, alegia- sortu duen botere-hirutasunik indartsuena.
Saiakera honetan Martinez de la Pera aldarrikatzen duenez, bada Hirutasun Santu horrekiko lehian garaile ateratzerik, emea, irudimena eta jaia askatuz. Izan ere, bat eta bera dira emearen bidea –hots, emakumeen biziraupen eta askapen bidea– eta herri ukatuena.
Emearen bidean, bada, herrigintza eta feminismoa uztartzen dira.