Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ESPEKULAZIOAK
Título:
ESPEKULAZIOAK
Subtítulo:
Autor:
EGAÑA, ARRATE
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2025
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-1093-065-0
Páginas:
160
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
En Stock
19,50 € Comprar

Sinopsis

Ipuin-liburu honetan ez dago mamurik, baina gauzak ez doaz guztiz ondo. Istorio hauetan egunerokotasun nahasia agertuko zaio irakurleari; elementu fantastikoek desitxuratuko dute errealitatea istant batean. Unibertso honetan, pertsonaia guztiak dira ongi etorriak: saguei higuina dien zientzia ikerlaria, estralurtar arrosak ezagutu dituen gaztea, Mexikoko presondegi batean agertutako dokumentu bitxiak aztertuko dituen euskalduna, tabernako bezeroen elkarrizketak nahigabe entzuten dituen zerbitzaria, erlikiak aurkitzen dituen emakume-santa boteretsua, auskalo zeretik iheska doan korrikalaria, eta mendeku bila dabilen emakume taldea. Zazpi kontakizunek osatzen dute Espekulazioak. Arrate Egañak, bere estilo garbi, arin eta zuzenez, eta irudimena bidelagun, ipuin-sorta bitxia bezain erakargarria aurkeztu digu. Ohiko bere fikzioa koska bat gehiago estutu du oraingoan.