Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ETA, HISTORIA IRUDIETAN (1951-1978)
Título:
ETA, HISTORIA IRUDIETAN (1951-1978)
Subtítulo:
Autor:
BATZUK
Editorial:
TXALAPARTA ARGITALETXEA
Año de edición:
2016
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-16350-36-0
Páginas:
248
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
45,00 € Comprar

Sinopsis

XX. mendearen erdirantza, ikasle talde batek EAJk ordezkatzen zuen abertzaletasun historikoarekin etetea erabaki zuen, Agirre lehendakariaren heriotza eta nazioarteko komunitatearen traizioaz geroztik lur jota eta zurrunduta baitzegoen. Txillardegik proposatuta, isilpeko talde txiki horrek Euskadi Ta Askatasuna izena hartu zuen, Euskal Herriaren historiaren ibilbidea aldatuko zuen erakundeari hasiera emanez. Haien artean baikorrena zen Madariagak, bilera amaieran, laster EOKA baino ezagunagoak izango zirela bota zuen. Historiak arrazoia eman zion. Lan honen asmoa orduan sortutako erakundearen bilakaera modu grafikoan jasotzea da, 1951 eta 1978 urte bitartean; klandestinitatearen mugaz gainde, kazetaritzaren edo historiografiaren begiradatik haratago joatea. Irudiaren sasoian bizi gara eta horretan pentsatuta egin dugu lan, luze eta sakon. ETA-ren sorrerari zein bere militanteei, harremanei, banaketei, ekintzei eta ideologiei buruzko ezohiko begirada dakargu, gaur egungo belaunaldiei zein etorriko direnei iragana ulertzeko gakoak eman nahi baitizkiegu, horiek gabe ezin baita ulertu ez garena, ez izango garena.