TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Orain, imajinatu egoera. Anchorman bat naiz,
	irratsaio baten gidaria. Laneko bidaia batek
	ekarri nau hona. Hotel aski duin batean hartu
	dut ostatu. Nire emaztearen eta seme-alaben falta
	sumatzen dut. Eta, bat-batean, minutu batean ?ez
	gehiago, ez gutxiago?, absurdokeria-erauntsi hau.
	Emakume bat, haurdun, nire sofan, maindiretan
	bildurik. Auskalo nor demontrerena den haurra,
	gainera. Hortxe dago, eserita, Vankaz miraturik.
	Hura, berriz, tabernara bidean da, bere emazte
	ederrarekin. Eta ni, hortz-eskuila bat erosten
	emakume txundigarri horrentzat. Ezin igarri diot
	bukaerarik egonezin honi».