TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Zinemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die
	Goiatz Labandibarrek ipuin bilduma honetan. Modu horretan bidaiatuko du irakurleak
	hainbat leku eta garai jakinetara: 60ko hamarkadako AEBko hippy giroa, 50eko
	Hegoafrikako apartheida, Espainiako Gerra Zibileko Bartzelona edota modaren hiriburua
	izan den Paris. Eta argazkilariaren begirada gaindituz, bizitza berri bat eman die fotograma
	horiei; interpretazio berri bat eginez, kontakizun berri bat asmatu du.bKazetariak ezin du,
	berez ikusten duenaz haratago, lekukotasun pertsonalik eman; fikzioak ordea, eman dio
	Goiatz Labandibarri istorio propioak sortzeko bidea. Idatzizko istorio hauekin batera, ipuin
	bakoitzari dagokion fotograma jasotzen duen atari digitala sortu dugu, hala nola, argazkiaren
	jatorrizko izena eta irudi hori betikotu duen argazkilariaren nondik norakoak.
	Osagarriak dira biak ala biak, hitza eta irudia; ipuin hauen irakurketan urrutiago joateko
	modua eskainiz.