Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

GALILEAN AURKITUKO DUZUE. GOGOETA ASTEA 2014
Título:
GALILEAN AURKITUKO DUZUE. GOGOETA ASTEA 2014
Subtítulo:
Autor:
GARTZIA TRUJILLO, SEBASTIÁN
Editorial:
DESCLEE DE BROUWER, S.A. -EDIT
Año de edición:
2016
ISBN:
978-84-330-2818-1
Páginas:
134
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Descatalogado
10,00 €

Sinopsis

Galilean aurkituko duzue. Itxaropena eta sinesmena sendotuz gaiaren inguruan antolatu genuen 2014ko Gogoeta Astea. ?Troparen espiritu adoregabea? berpiztu eta berotzea genuen helburu, K. Rahner teologo handiak ohartu baitzigun negualdian gaudela. Berpizte hori, haatik, ez da gure txoko epeletan geratzeko, Galilean, hau da, mundu osoan berri ona hots egitera joateko baizik (Mk 16, 15).Horiexek izan dira hasieratik Gogoeta Astearen adar biak. Hots: munduari begira, kristau gogoeta eta otoitzari ekitea aste osoan zehar. Eta horretan diraugu hogeita hamar urtetik gora igaro eta gero (2014koa XXX. astea izan da). Urte luze horietan sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik ibili behar izan dugu Euskal Herri osotik etorri eta bildu ohi garen 50 inguruko kristauok. Ea gauza bera esan dezakegun datozen 30 urteen buruan ere.Helburu horiekin, 2014an, Luis Arostegi karmeldarren aita jeneral ohia aukeratu genuen Itxaropenak zer fede gaia azal ziezagun: itxaropenak eta fedeak, biek ala biek, zer eragin izan behar duten kristauen izaeran eta portaeran. Ikuspegi orokor eta mamitsua, aste osoaren oinarria. Jarraian gazte pastoraltzan aditua den Peio Azpitarte jesuitak Frantzisko Aita Santuaren berritasunaz egin zigun berba: zeintzuk ditugu Eliza Katolikoaren lemazain berriaren izar edo gune nagusiak? Eliza Katolikoan emakumeek protagonismo handiagoa lor zezaten nahi genukeenez aritzeko, Donamariako lekaime den Olatz Garmendia etorri zitzaigun, euskara ederra lagun, bere esaera geldo eta sarkorrarekin, otoitzean eta bakardadean erne eta jakite helduz beterik. Kontenplazio edo otoitza eta ekintza. Gizarte arduraz bultzatuta, krisi gorriak kolpatu berria zegoen kooperatiba mugimenduaz mintzatu zitzaigun Arrasate kooperatibako heziketa arduradun Iñigo Iñurrategi. Gaur-gaurko gai interesgarria, nahiz gure liburu honetan agertu ez. Azkenean, gure taldean betidanik presente dagoen Euskal kultura eta fedearen loturaz Joxe Arregi teologoak egin zigun berba. Nola izango da kristaua biharko Euskal Herrian?Laburbilketa honetan ez ditugu ahaztu behar, eguneroko lekukoen testigantza aberasgarri eta hunkigarriak ere. Nor baino nor interesgarriagoa. Beraien testuak bildu eta argitaratzen ahalegindu bagara ere, ez dugu gauzatzerik izan, baina gordeta dauzkagu buru eta bihotzean. Eskerrik asko.Eta hementxe gaude, jarraitzeko gogoz, uste baitugu gero eta beharrezkoagoak ditugula gurea bezalako euskal komunitateak (eskasak, tamalez), non biltzen garen euskara, kristau sinesmena eta Euskal Herri osoko kristauok gogoeta eta otoitzean: direla apaizak, direla lekaime edo erlijiosoak, direla gizon eta andre laikoak, berdinen arteko elkarte batean, non eta euskalki guztietan gustura baino gusturago egiten dugun otoitz. Datorren abuztuan, parte hartzeko animatzen bazarete, ez zaizue damutuko.