Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

GARI ETA GOROLDIOZKO
Título:
GARI ETA GOROLDIOZKO
Subtítulo:
Autor:
ANARI ALBERDI SANTESTEBAN
Editorial:
SUSA
Año de edición:
2022
ISBN:
978-84-17051-99-0
Páginas:
120
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
En Stock
16,00 € Comprar

Sinopsis

oiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak, eta izan daitekeen auto-erretratuaren definizio zehatzenean, erretrobisorean, betaurreko beltzen atzean, denborak begi ertzetan egindako zartadurak zizelkatzeari jarraitzen zion. Nekatua zegoen. Nekatzen hasia beti.

Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.

Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan.