Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

GERTAKARIEN URTZEA
Título:
GERTAKARIEN URTZEA
Subtítulo:
Autor:
GARDE LUIS
Editorial:
ALBERDANIA - IRUN
Año de edición:
2008
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9868-023-2
Páginas:
115
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
Colección:
VARIAS
14,00 € Comprar

Sinopsis

“Ez dago behatutakoa aldatzen ez duen behaketarik”.
“Gertakariak ez dira gertatzen denboran, gertakariek denbora sortzen dute irauteko, denboran jarraitzeko”.
Jorge Wagensberg-en bi esaldi horietan dago Gertakarien urtzea honen abiapuntua eta mamia. Izan ere, poetaren jardueraren gakoa inguruko gauzak edo gertakariak behatzean (ikustean, aditzean, ukitzean, usaintzean, dastatzean) datza, ariketa horretatik bere interpretazioa sortzeko, bere ahots propioarekin. Gaurko zientziak berak onartzen duenez, begirada zientifikoak errealitatea zertxobait aldatzen badu, begirada poetikoak guztiz aldatzen ditu “gertakariak”, nahitaez, behatze ariketa horretan. Inguruko gertakarien urtze hori begirada sortzailearen emaitza da. Hurrengo urratsa birziklatzearena da: poema bat idaztean, finean, gure bizipenak, oroipenak, sentsazioak, ideiak, sentimenduak, irakurketak… birziklatzen ditugu.
Poesia edonon aurki daiteke (“ez dut aurkitu zutaz edo nitaz solastatzen ez den berririk”). Egunkari baten berrietan, igandeko gehigarriaren ataletan. Haren tintak hatz-mamiak zikintzen dizkigu, egunaren argiak edo belztasunak betsareak inprimatzen dizkigun bezala: ez dago idazteko bertze modurik. Memorian erdi urperatuan dugun poema zahar bat berriz oroitzean ere bertze poema bat idazten dugu.