Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

HAUTSI DA ANPHORA ZUZENEAN LIB+CD
Título:
HAUTSI DA ANPHORA ZUZENEAN LIB+CD. LIB+CD
Subtítulo:
Autor:
ATXAGA, BERNARDO ; ORDORIKA, RUPER
Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
2023
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9172-323-3
Páginas:
32
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
16,00 € Comprar

Sinopsis

Bernardo Atxagak 1978an argitaratu zuen ordura arteko euskarazko poesia moldeekin hausten zuen "Etiopia" liburua. 1980an, Pott Banda literatur taldean bidaide izandako Ruper Ordorikak "Hautsi da anphora" diskoa osatu zuen liburu hartako poemekin, jazz, pop eta folkean aritzen ziren musikariek lagunduta. Orduan inork gutxik laudatu bazuen ere, idazle eta musikarien arteko elkarreraginetik sortzen joan den kantagintzaren ernamuintzat hartzen da gaur disko hura.

Bai diskoak bai liburuak poesia eman diote Bilboko paisaiari eta mugaz haraindi zabaldu dute haren izena.

Diskoa argitaratu eta berrogeita bi urtera, martxoan Bilbon egiten den Loraldiaren laguntzaz eta Korrikaren babesarekin, "Hautsi da anphora" disko osoa eszenaratzeko aukera izan zuten Ruper Ordorikak eta bere Mugalariek, Bernardo Atxagak gaurko begiradatik egindako gogoetak tartekatzen zituela. Hori da argitalpen honetan jasotzen dena.