TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Felipe Juaristik egin ditu orain editore lanak kaleratu berri duten aldizkarian, 55. zenbakian, hain zuzen. Iñigo Ibañezek landu ditu argazkiak, eta Sardina etxeak diseinua. Gai nagusia, berriz, poesia da oraingoan. Eta horrela, mamiz nahiz edukiz, «ederra» adjektiboarekin definitu zuen aldizkaria Jasone Osoro EIEko lehendakariak atzo, hura aurkezteko Juaristirekin egindako agerraldian.