Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

HEZURREN ONDAREA
Título:
HEZURREN ONDAREA
Subtítulo:
Autor:
REDONDO DOLORES
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2013
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9746-875-6
Páginas:
624
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar disponibilidad
18,50 €

Sinopsis

Johana Marquezen aitaordearen kontrako
epaiketa hastear dago. Salan zain dauden
pertsonen artean dago, haurdun,Amaia Salazar
inspektorea, Foruzaingoaren homizidioen
arloko burua. Zaindari ikusezinean
ikusi genuen bezala, berak argitu zituen Basajaunen
hilketak, Baztan ibar osoa izuz eta
kezkaz bete zutena. Basajaunen modus
operandia imitatuz, Jason Medinak bere
andrearen alaba nerabea, Johana, hil, bortxatu
eta mutilatu egin zuen. Amaiak bere
egitekoa bete du hiltzaile bihozgabe hura
akusatzen zuten frogak biltzen, eta prest
dago epaiketan erakusteko.
Halako batean, ordea, epaileak adierazi
du epaiketa bertan behera gelditzen dela:
akusatuak bere buruaz beste egin du epaitegietako
komunetan. Berriak ikusmina eta
haserrea pizten du salan, eta poliziakAmaiari
deitzen dio: akusatuak ohar kezkagarri misteriotsu
bat utzi du inspektoreari zuzendua.
Hitz bakar bat: “Tarttalo”. Hitz bakar horrek lotura
moduan jokatzen du eleberriko trama
lazgarriaren garapenean, eta, inspektorea
epizentro duela, bukaera bizkor dardaratsuraino
eramango gaitu ia konturatu gabe.
Baztango trilogiako bigarren eleberri honek
badu beste foko bat ere, hari nagusiari
maisuki lotua, familia harremanak, senaremazte
harremanak, amatasuna… ukitzen
dituena eta kontakizuna are interesgarriago
bihurtzen duena.