Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

HORRELAKOA DA BIZITZA, CARLOTA
Título:
HORRELAKOA DA BIZITZA, CARLOTA. PERZEBAL 5
Subtítulo:
Autor:
LIENAS, GEMMA
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2004
Materia
HAUR ETA GAZTETXOEN LITERATURA
ISBN:
978-84-9746-136-8
Páginas:
184
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
Colección:
VARIAS
12,50 € Comprar

Sinopsis

Ramonek moto istripu larria izan du eta klinikan dago. Mutil huraxe du gogoko Carlotak eta eskolatik klinikara eta handik etxera dabil saltoka. Etxeko giroa, ordea, ez da ezagutu duen onena: gurasoak banandu egiten zaizkio Carlotari. Aitarekin geldituko dira Carlota eta Marc bere anaia. Izan ere, goiz hartan bertan, jolas-denboran, berari eta Bertari nire gurasoen erabakiaren berri kontatzeko burugabekeria egin bainuen, nire mihi-luze honek! Ez dakit zergatik egin nuen ere. Egia esan, ez Pau ez Berta ez ziren nire lagun-taldekoak, eta ez nien inolako azalpenik zor. Biak errepikatzaileak dira -ikastaldeko zaharrenetakoak, beraz; Ramon bezala-, eta hamazazpi urte dituzte. Mireiak eta biok, berriz, hamalau ditugu, eta gaztetxoenetakoak gara. Horregatik segur aski, Ramonek ez dit kasu handirik egin inoiz, ez joan den urtean, talde desberdinetan ginelarik, ez aurten, talde berean bagaude ere. Eta, jakina, istripua eta gero, Ramon ikustera joateko, hoberena Bertarengana hurbiltzea izango zela pentsatu nuen. Hain arraroa zatekeen, bestela, ni bakarrik joatea. Agian horregatik kontatu nizkien lagun-minei baino kontatzen ez zaizkien gauzak. Orain, baina, damu nintzen kontatu izanaz.