TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
INURPANPOX, INURRINDAR, INURMALGU eta INURMAIL, horra INURRIAK
brigada bereziko lau kideak, munduko bazter urrunenera ere joateko prest
daudenak, misterio ilun eta nahasienak ere argitzeko.
Paris misioa-n Frantziako hiriburura doaz INURRIAK. Père-Lachaise hilerrian
hasten da kasua, gorpurik gabeko krimen bat gertatzen denean: kanposantu erraldoi
hartako zaindariak dio morroi beldurgarri batzuk ikusi dituela neska bati tiro jotzen,
eta neska hori desagertu egin dela gero!!!