Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ITSASO KONTRA BAT
Título:
ITSASO KONTRA BAT
Subtítulo:
Autor:
IGARTUA, KARMELE
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2011
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-7681-674-5
Páginas:
92
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
15,00 € Comprar

Sinopsis

Karmele Igartua Bengoa Aretxabaletan jaio eta hil zen. Itsaso kontra bat honek bere hirugarren liburua izan behar zuen eta halaxe da. Bizitza babestuz eta maitatuz eta ederretsiz idatzia, senez eta intentzio osoz.
Itsaso kontra bat honek sen berberaz erakusten ditu bizitzaren eta amodioaren indarra, eta herio-minak sortutako egonezina. Eta bizitzaren eta herioaren orbainak gozatzeko ahaleginean, sen berberaz bilatzen du sosegua, alegia, edertasunean oreka, liburuan babesa, edo finean, Itsaso kontra bat.
Eta Karmele Igartuak arnasari, puntuazioari, erritmoari eta irudiei jarri ohi dien arreta berberaz, ekarpen berri bat egin du hautatu dituen orri-bazterreko hitzetan. Harridura sortzeko hiztegi eta baliabideen ordez, sentimentalismoa eta konmozioa eragin dezaketen artefaktuen ordez, metafora bidez oinarrizko hiztegia zehaztera jo du. Bizia erasokor datorrenean berbarik eta egoerarik xumeenetan arakatu du bizi gogoa: eta iristu, korapilo, martxoa, hasiera, bukaera, bakarrik, itsas-argi, iruditu, pentsatu? erabili du.
Hitzeran sortu ditu, beraz, geure baitara bilduko eta beste norabaiteko sentiaraziko gaituzten zehaztapenak eta metaforak. Horregatik, orain badakigu azkena atzendu ezina dela, eta Karmele Igartua airezko, betiko.