TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Itsasoa zaintzen duen farozain batek bere largabistetatik begiratzeko gonbita egiten dio irakurleari. Orain txipiroi ipurtargiak, orain marrazo gosetiak, sardina kilikariak, marmoka itsaskorrak eta? Bizargorriren galeoi hondoratua! Baina, ez hori bakarrik, oro ez baita urre. Horrela eginen du irakurleak aurrera, olatu kolpean, hala ur-azalean nola bere sakonera abisaletan itsasoak dituen sekretuak ezagutzen. Irudi abstraktu eta iradokitzaileen uberan migrazioari buruzko istorio errealista bezain gordina eskaintzen du album honek.