Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

IZARRAK UKITU GENITUEN
Título:
IZARRAK UKITU GENITUEN
Subtítulo:
Autor:
GAZZANIGA, RICCARDO
Editorial:
DESCLEE DE BROUWER, S.A. -EDIT
Año de edición:
2021
Materia
INFANTIL Y JUVENIL
ISBN:
978-84-330-3152-5
Páginas:
160
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
15,95 € Comprar

Sinopsis

Kirola ez da bakarrik garaipen edo porrot kontua. Garrantzitsua da baita nola irabazten eta nola galtzen den. Txapelduna izateak ez baitakar bakarrik dominak irabaztea, markak haustea, diziplina bateko garailea izatea, baizik nagusitasun moral bat irabaztea, ideia zintzo bat defendatzen jakitea, eredu izatea. Eta borroka eginaz arraza, politika edo sexu arrazoiengatiko bereizkeria bezalako aurkari ikusezin eta labainkorren kontra, gaixotasun edo lesio larrien kontra, edo besterik gabe arau bidegabe eta noiznahiko tradizioen kontra.Eraman ditzagun txapeldun hauen indarra eta adorea gure bizitzako eguneroko jokaera txikietara. Agian ez dugu dominarik irabaziko, baina gu ere txapeldunak izango gara. Hamalau historia hauen protagonistek, beraien hautu ausart eta borrokarako gaitasun izugarriarekin erakusten digute kirolak mundua alda dezakeela giza balio garaienen bozeramaile bihurtzen denean.
Yusra Mardinirena, gerratik igeri ihes egin zuen neskatxa; Gino Bartalirena, ehunka judu salbatzeko pedalei eragin zien txapelduna; Emile Griffithena, ringean aurkari bat hil zuen boxeolaria eta gizonak maite izan zituena; Kathrine Switzerrena, maratoi bat korritu zuen lehenengo emakumea; Peter Normanena, 1968ko bi erraldoien arteko heroi isila: horiek eta beste historia asko, Riccardo Gazzanigaren ahots indartsu, gozo, epiko eta hunkigarriak kontatuta.Liburu honek akuarelan atleten bizitzen erretratu txikiak margotzen dizkigu, non ikusten baitira kirol agonietan aurre egin behar izan dieten aurkariak baino etsai askoz maltzur eta zantarragoen kontrako proba askoz zailagoei aurre egin behar izan dietela.