Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

JAUZIKA
Título:
JAUZIKA
Subtítulo:
Autor:
SERRANO IZKO, BIXENTE
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2010
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-7681-635-6
Páginas:
136
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
Colección:
VARIAS
13,00 € Comprar

Sinopsis

Jauzika pentsatzen dugu. Oroitzapenetatik datozkigun edo oraintxe bertan gurutzatzen zaizkigun sentsazio horiek, izter hark, begi kliska honek, haserre oihu horrek, hotzikara batek?, edozein hutsalkeriak erakartzen du gure arreta eta txinpart bat hasten da jauzika geure burmuinean zain-konexio batetik bertzera.
Burutazio horietako bati, mintzo bihurtu nahi dugunean soilik ematen diogu egitura sintaktiko ageriko edo ezkutu bat, segida logiko arrazional edo senezko bat, hala holako biribiltasuna, landuagoa ala zakarragoa. Eta kanporuntz gara dezakegu burutazioa, luzatu egin eta diskurtso bat eratuz, edo barneruntz bil dezakegu, konprimitu eta halako bitxikeria bat, aforismo bat, haiku bat, apunte kitzikagarri bat, gauzatuz: testutxo bat.
Azken horixe dugu liburu honetan, testu solteak, azare joko baten kapritxoak sortuak, baina orobat diskurtso oso baten zatiak dira, diskurtso sozio-politiko-kultural bat ?Euskal Herritik ondua? osatzen duten tesela multzo bat, kolore eta tonu anitzetan dir-dir egin nahi duen teselazko konposizioa.

Otros libros del autor