Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

JENDAURREAN HIZLARI
Título:
JENDAURREAN HIZLARI. (AHOZKO) KOMUNIKAZIO GAITASUNA LANTZEKO ESKULIBURUA
Subtítulo:
Autor:
GARZIA, JOXERRA
Editorial:
ALBERDANIA - IRUN
Año de edición:
2008
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9868-009-6
Páginas:
406
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
Colección:
VARIAS
24,50 € Comprar

Sinopsis

Gaur egun ez dago lanbiderik, noiz edo noiz jendaurrean hitz egitera behartzen ez gaituenik. Lanetik kanpo ere, asko eta askotarikoak dira egokitzen zaizkigun komunikazio egoerak: dela prentsaurreko bat eman behar dugula, edo eskualdeko aldizkarirako artikulu bat idatzi, edo gurasoen batzarra gidatu, edo lagun baten ezkontzan hitz batzuk esan...

Komunikazio egoera horietako edozeini aurre egiteko prozedura jakin bat proposatzen dizut hemen: zer egin behar duzun eta zer ez, nondik hasi eta nola jarraitu, nola antolatu, zeri arreta eman eta zeri ez... Aurren-aurrena, testu egoki-indartsuak sortzeko moduak lantzen dira liburuan; gero, ahotsari eta gorputzari dagozkion alderdiak. Den-dena, ordea, prozedura bakar baten ikuspegitik.

Komunikazioaren oinarrizko mapa halako bat izan nahi luke liburu honek. Alde horretatik, uste dut ondo etorriko zaizula komunikazioaren lurraldean zeure kaxa egin beharko duzun amaigabeko bidean orientazioa gal ez dezazun.

Ez dizut beraz formula magikorik eskaintzen. Lana latz egitea, horixe da komunikazioan trebatzeko formula bakarra. Zorionez, ordea, komunikazio kontuetan ezin bereizizkoak dira lana eta plazerra. Komunikazioaz gozatzea da komunikazioa lantzeko modu bakarra. Komunikazioaz gozatzeko, aldiz, komunikazioa landu beste biderik ez dago.

Otros libros del autor