Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

JOANES ETXEBERRI ANDEREÑOEN ERRESIDENTZIA
Título:
JOANES ETXEBERRI ANDEREÑOEN ERRESIDENTZIA
Subtítulo:
Autor:
ARREGI GOENAGA, PAKITA
Editorial:
TXERTOA EDITORIAL
Año de edición:
2022
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-7148-682-0
Páginas:
176
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
17,50 € Comprar

Sinopsis

1960ko hamarkadan, Francoren diktadura oraindik bere gordinean zegoen arren, Gerrak sortutako shocketik ateratzen hasi zen euskal gizartea, eta hori alor askotan islatu zen, tartean hezkuntzan. Ordura arte Elbira Zipitriak eta beste batzuek ibilitako bide estua nabarmen zabaldu zen ikastolen mugimenduaren bitartez. Ikastola aitzindari haiek irakasle euskaldunak behar zituzten, jakina, baina, gainera, behar bezala formatutakoak, Escuela Normal de Magisterion ikasitakoa ez baitzen inolaz ere egokia. Horrela sortu zen Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentzia. Zergatik Erresi-dentzia? Erresidentzia bat zelako, andereñogaiak elkarrekin bizi ziren bertan, baina, batez ere, agintari frankisten aurrean ahal zen gehiena disimulatu beharra zegoelako. Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentziak 1964-1965 ikasturtean hasi eta 1972- 1973an bukatu zen. Bitarte hartan, han eta hemen sortzen ari ziren ikastolak irakaslez hornitzeko bene-benetako harrobia izan zen. Liburu honetan, Pakita Arregik, Andereñoen Erresidentziako zuzendari izan zenak, damaigu ekimen haren berri: nortzuek sortu zuten Erresidentzia, zehatz-mehatz zertarako, nola, zer ibilbide egin zuen? baita nola eta zergatik itxi zen ere. Euskara batuaren inguruko eztabaida-garaia zen, gizartea sekularizatzen hasia zen, hezkuntza-eredu euskaldunak eta, gainera, diferenteak saiatzen zituzten urte haietan. Erresidentziarena historia ?txiki? bat baino ez da, modu xume eta naturalean azalduta, harrokeriarik gabe, kontu-garbiketarik gabe. Historia txikia, bai, baina ikastolen historia handiaren pieza bat, eta, oro har, 1960ko hamarkada haren isla, euskal memorian gero eta lausoagoa den hamarkada garrantzitsu haren isla. Jasota utzi beharra zegoen.