Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

KAFE ALEAK. 121 DISKO IRAKURKETA
Título:
KAFE ALEAK. 121 DISKO IRAKURKETA
Subtítulo:
Autor:
KAFE ARRASTOAK
Editorial:
AUTOR EDITOR
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-615-9960-8
Páginas:
260
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
15,00 € Comprar

Sinopsis



Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodríguez

Kafea eta galletak ekimena 2008an sortu zan Gernikan gustuko diskoak lagunartean entzuteko asmoz. Ordutik hilean behin batzen dira musika zaleak Gernikako gaztetxean eta musika-talde batek aukeratutako diskoa entzuten dabe, kafea hartu eta galletak jaten dituen bitartean. Horren ostean, diskoa aukeratu dauen taldeak joten dau. Lehenengo saioa Slint eta Xabier Montoia buztartu zituaneakoa izan zan eta ordutik makinatxu bat saio izan dira. Orain pare bat urte, barriz, gaur Bilboko ANTI liburudendan (Maiatzaren 2a kalea)prentsaurrean agertu diran Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodríguez Kafe Aleak liburua sortzeko asmoagaz hasi ziran beharrean; oinarrian, 121 disko dagoz eta horreei buruz 121 lagunen testuak, bizipen personalak gehienak baina ipuinak, olerkiak, musika kritikak, zein kritika soziala edota iruzkin politikoak be agiri dira. Musikariek eurek idatzitakorik ez da agiri eta Euskal herritar musikazaleen testuak dira gehienak, besteak beste, Koldo Almandoz, Igor Elortza, Kristina Zorita, Irene Ormazabal, Ritxi Aizpuru, Ander Lipus eta Garbiñe Ubeda baina badira tartean kanpotar batzuenak be, besteak beste, Carlos Tena, Patricia Godes edota Slavoj Zizek esloveniar pentsalariarenak be.

Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodríguezek adierazo dabenez, publikoari ehotsa emon guran eta musikari aktibo-entzule pasibo jarrerea indarrik barik ixteko abiarazotako ekimena da oraingo hau, Jon Martin, Alots Arregi eta Joseba Agirrezabalaren marrazkiakaz horniduta. Horrezaz gan, zenbait testu argazkiz horniduteko munduko hainbat txokotatik copyleft lizentziapean irudiak erabilteko aukerea emon daben argazkilari batzuen kolaborazinoa be ezinbestekoa izan da.

Ana Cazorla arduratu da liburu osoaren eta azalaren maketazinoaz eta diseinuaz; testuak orrazten, barriz, lan handia egin dabe Gorka Erostarbek eta Borja Goñik eta itzulpen lanetan Leire eta Ibon bera ibili diran arren, lan horreetako batzuk Edorta Mataukok egin ditu.

Kafea eta galletak ekimenari jagokonez, datorren denporaldiari begira, Gernikako Gaztetxetik Astrara salto eginaz, abendu-urtarriletik aurrera oraingoz pare bat saioa iragarri ditue antolatzaileek, Ainara Legardon eta Soano protagonista izango dituena.