Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

KALEIDOSKOPIOA
Título:
KALEIDOSKOPIOA
Subtítulo:
Autor:
ITURRALDE, JOXEMARI
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2012
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-7681-731-5
Páginas:
208
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
20,00 € Comprar

Sinopsis

Ezagun dugu Joxemari Iturralde fikzio idazle gisa. Hogeita hamar urteko ibilbidea osatu du dagoeneko literatur munduan. Bere hainbat lan, gainera, irakurri eta maite izan dituzte belaunaldi ezberdinetako irakurleek. Ezezagunagoa izango zaigu, akaso, artikulugile modura, prentsarako testu idazle bezala. Baina bizitza osoa jardun du horretan ere, idazten hasi zenetik kasik.
Luze gabe, hamar urte eman ditu, 2001etik 2011ra, artikulu bat argitaratzen astero «Gara» egunkariko Mugalari gehigarri kulturalean. Kaleidoskopioa bilduma honetara, hain zuzen, Mugalariko artikuluen aukeraketa bat ekarri dugu, guztira idatzitako 484 testuetatik esanguratsuenen sorta hautatu, moldatu eta zuzendua.
Artikulu askotarikoak aurkituko ditu irakurleak orriotan. Gai aldetik, adibidez: literatura, arte ezberdinak, historia, zientzia, ekonomia, hezkuntza, hizkuntzak hartu dira hizpide, horien gaineko kezka eta ezinegonak. Gaurkotasuneko gaiak, pil-pilean diren eztabaidak. Baina baita istorio txikiak ere, gertukoak, pertsonalagoak, ezezagun bezain jakingarri egingo zaizkigunak. Eta beti ere Joxemari Iturralde idazlearen lumatik iragaziak. Artikulugilea ezagutu izanaz poztuko da irakurlea.