TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Informazioaren teknologietan erabilitako zuntz optiko bidezko komunikazio-sistemak lantzen ditu testuliburu honek. Hainbat urtetan erabili eta landutako eskola-apunteen bilketa eta orrazketaren emaitza da testuliburu honen argitalpena. Bertan aurkeztutako materiala nagusiki telekomunikazioaren ingeniaritzako ikasleei zuzendurik badago ere, arloko profesionalek ere erabil dezakete kontsulta-tresna azkar gisa. Edukiari dagokionez, testuliburu honek komunikazio optikoen gaiari ikuspuntu teorikotik zein praktikotik heltzen dio. Azaldutako kontzeptu eta ideiak finkatzeko asmoz, hainbat adibide eta irudi tartekatzen ditu.