Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

LAPUR BANDEN ETIKA ALA POLITIKA
Título:
LAPUR BANDEN ETIKA ALA POLITIKA
Subtítulo:
Autor:
SARRIONANDIA, JOSEBA
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2015
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-7681-922-7
Páginas:
174
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
15,00 € Comprar

Sinopsis

Memoria onekoa eta tolestura anitzekoa, apala eta ausarta da Joseba Sarrionandiaren saiakera hau. Azken hamarkadetako eta gaur eguneko gure errealitate politikoaren inguruan mintzo da: gai asko eta askotarikoen artean, dominazioaz eta sektarismoaz, gutasuna aniztu beharraz eta politika egiteko ezintasunaz, hau da, politika egiteko obligazioaz. Kritika eta autokritika arrazoituaren bidez, teoria politiko oso bat doa azaltzen, botere ekonomiko, politiko eta militarren kontra, subjektu sozialak errebindikatzen dituena. Umorea ere falta ez duen testu honek, ustekabean batzuetan, zer pentsatu emango dio irakurleari, saiakera eta literatura hoberenak egiten duen gisan. Ados dagoela konturatzera edo ados ez dagoela ebaztera behartuko du irakurlea. Autorea urrun omen dabil oso aspalditik, baina inork ez du esango hemengo arazoak benetan bizi eta bere kasa hausnartzen ez dituenik. Hemengo arazoak, jakina, mundu guztikoak dira.