Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

LAU KANTARI
Título:
LAU KANTARI. BEÑAT ACHIARY, MIKEL LABOA, IMANOL LARZABAL, RUPER ORDORIKA
Subtítulo:
Autor:
GOROSTIDI, JUAN
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2011
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-7681-686-8
Páginas:
192
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
19,00 € Comprar

Sinopsis

XX.mendean musika herrikoiak izandako aldaketen baitan, gure lau kantari esanguratsuok egindako ibilbideari tentuz erreparatzen dion gogoeta kritiko baterako apunte gisa hartu liteke liburu hau. Musika oro denbora-ekintza dela jakinda eta kantariak bitartekaritzat hartuta, lau kantariok, antzeko denbora baten barruan eta distantzia urriko geografian bizi izanda ere, ezberdintasun handiko soinu eremu eta barne-paisaia erakusten digute. Eta eremu eta paisaia horri tentuz eta begirunez erreparatzeko gonbitea dugu hemen: zarata eta isiltasuna, hitza eta musika, esan beharrekoa eta ezin esana, barne bizipen subjektibo eta plaza erdiko aldarrikapen ozenen arteko ezkutuko mugetan saiatzeko gonbitean. Horretarako, aspaldiko kantuaz, soinu-digitalizazioaz, zenbait poeten presentziaz, irudi eta sinboloen erabileraz, une historikoen zeharkatzeaz eta guzti honen barruko haustura eta hautu artistiko ezberdinez ariko zaigu egilea.
«Bukaera baten sentipenak» eta ondorengo dolu bat bizi beharraren bulkadak abiarazi zuela onartuta, hitz kritikoak berarekin dituen arriskuak hartzeari ez dio uko egiten Gorostidik. Behaketa zehatzak ikusmen orokorrari lekurik kentzen ez dion bezala. Zenbait une, egoera eta erreferente seinalatuz, entzumena zorrozteko eta bizitutakoaren helmena kontuan hartzeko eskatzen digu.