TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 92,70 €
Behin eta berriro irabiatu den ustearen arabera, bizkaitar ez diren guztientzat da zaila Lauxetaren poesia. Seguru asko, baita orduko eta gaurko bizkaitar askorentzat ere. Baina ken Lauaxetarenekoari gehiegikeria sabindarren orbela, eta erreparatu gelditzen den hizkerari, erreparatu gelditzen den poesiari: herri-erabileretatik hurbilago, nekez. Elementu magikoak, hitzen alkimia, baladetako historiaz haratagoko trenpua. Zaldi baten trostaren edo euri-hotsaren antza hartzen duen erritmoa.