Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

42 artículos

en total 753,56 €

LH 4 - KILIMAK 4 - KOADERNO JOSTAGARRIA (9-10 URTE
Título:
LH 4 - KILIMAK 4 - KOADERNO JOSTAGARRIA (9-10 URTE
Subtítulo:
Autor:
BATZUK
Editorial:
IKASELKAR
Año de edición:
2025
ISBN:
978-84-18978-55-5
Páginas:
92
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
En Stock
14,00 € Comprar

Sinopsis

Kilimak 9-10 urte bitarteko haurrentzako jolasteko koaderno bat da, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen duena: matematika, naturaren eta gizatearen zientziak, eta hizkuntza modu ludiko batean garatzeko balio dezake. Hori guztia euskara eta euskal testuingurua oinarri hartuta. Koadernoa sei ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzak gai bat du ardatz. Hauek dira koaderno honetako sei gaiak: 1- Kilimbentura (EuskarAbentura, bidaia-antolaketa, abentura, planoak) 2- Kilimakfilm (zinema, euskarazko filmak, jaialdiak, zootropoa) 3- Kilimakfest (musika, Euskal musika-jaialdiak, musika taldea osatu) 4- Kilimaktlon (kirolak, kirol fisiko eta mentala) 5- Kiliklimak (klima-aldaketa, birziklatzea, klimaren aldeko aldarrikapena) 6- Kili-kili kilimak (gorputza zaintzea, norbere buruaren pertzepzioa, zoriontasun-maila) Atal horietako bakoitzean, lehenik, misterio edo asmakizun bat argitu beharko du irakurleak. Hortik aurrera, rol bat hartuko du (izango da astronauta, lorezain, artista, gozogile, superheroi eta urpekari) eta hainbat erronka gainditu beharko ditu. Tartean, Euskal Herriko txokoak ezagutuko ditu irakurleak, hainbat eskulan egingo ditu eta, amaieran, liburu gomendio batzuk topatuko ditu. Koadernoan zehar QR kodeen bitartez ikus-entzunezko euskarriak erantsi dira, ataletako informazioa osatzeko: abestiak, eskulanak egiteko jarraibideak eta abar aurkitu daitezke bertan. Koadernoaren amaieran, eskulanak egiteko, mozteko eta margotzeko txantiloiak topatuko ditu. Erantzunak ere koadernoaren amaieran daude.