TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Mundua abiada bizian aldatzen ari da: gaurdaino ezagutu dugun nazioarteko ordena hautsi egin da, ezegonkortasuna da nagusi eta indar militarren erabilera normaltzen ari da. Trantsizio geopolitikoa martxan da, hots, munduko boterearen birbanaketa fase sakona. Testuinguru horretan, gatazka eta tentsio geopolitikoak areagotu baino ez dira egingo. Ameriketako Estatu Batuen hegemonia gainbeheran da, eta orain arte izan duten nagusitasuna beste herrialde batzuek lehiatzen diote. Mendebaldearen dekadentzia prozesu horri krisi ekologikoa batu zaio, gainera; krisi bikoitza krisi bakarrean. Arriskua argia da: gerra bilakatu daiteke gatazka horien guztien soluzio. Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 9. alea da hau.