TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Aturi Amazoniako Mukaxi tribuko oihandarra da. Bere ahotik entzungo dugu, zehaztasunez eta sentimenduz, bere familiaren, bere tribuaren eta bere inguruaren berri, mitologiatik abiatu eta gaur-gaurkoak diren arazoetaraino, ekintzaz beteriko ibilbidea egingo dugu Aturiren eskutik. Bizinahia, heriotza, maitasuna... eta beste hainbat gertakari eta sentipen tartekatuko dira oihanaren bihotzetik mintzo zaigun mukaxitarraren elean.