Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

MAITE NAU, EZ NAU MAITE
Título:
MAITE NAU, EZ NAU MAITE
Subtítulo:
Autor:
CONSTANT, GWLADYS
Editorial:
DESCLEE DE BROUWER, S.A. -EDIT
Año de edición:
2023
Materia
INFANTIL Y JUVENIL
ISBN:
978-84-330-3226-3
Páginas:
192
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
16,90 € Comprar

Sinopsis

Nola bihur daitekeen maitagarri-ipuin bat amesgaizto... Nerabe batek, bere egunkariaren bidez, lizeoko bi gazteren arteko harreman manipulatzailearen istorioa kontatuko du.

Gwenaëlle neska atsegin bat da, ikasle bikaina, asmo onekoa. Ez du inoiz maitasun harremanik izan. Horregatik, Williamek -lizeoan den mutilik ezagunenak eta ederrenak, ile adatsa sorbaldetaraino duenak- Gwenenganako interesa erakusten duenean, neska zeharo maiteminduko da. Laster, txora-txora eginda egongo dira biak. Agur bizitza monotonoari: maitasun istorio ero honek Gwen eraldatuko du... Baina William mutil-lagun jeloskorra da, eta Gwen lagunengandik eta gurasoengandik urrunaraziko du. Williamen eraginpean, Gwen txotxongilo bihurtuko da, eta Williamekin eta Williamentzat biziko da, haren apeten eta haserrealdien mende...Harreman esklusibo honek bi urte iraungo du, harik eta, egun batean, ikasturte amaierako azterketak egin baino lehen, Williamek harremana telefonoz hausten duen arte. Suizidio saiakera baten ostean, Gwen ospitaleratuko dute, eta egunkari bat idatziko du jasandako (maitasun) manipulazioari buruz, mutil-lagun banpiro horren atzaparretan nola erori ote zen ulertzeko ahaleginean.

Gwladys Constant 1980an jaio zen. Filosofia ikasi ondoren, letren irakaskuntzari ekin zion. Irakasle agregatua izaki, gaur egun lizeo batean dihardu Loireten. Egile honek helduentzat eta gazteentzat idatzi du, eta Maite nau, ez nau maite 21. liburua du.