Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

MARIOKERRAK
Título:
MARIOKERRAK. NOLA ESAN/IZAN BOLLERA EUSKARAZ
Subtítulo:
Autor:
ALVAREZ URIA, AMAIA;FERNANDEZ CASETE, JUNE
Editorial:
TXALAPARTA ARGITALETXEA
Año de edición:
2023
ISBN:
978-84-19319-56-2
Páginas:
184
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
En Stock
18,50 € Comprar

Sinopsis

Komunitate bolleroan hegemonia linguistikoa arrakalatu egin da azken urteetan, eta ontzat ematen da euskarak militantziarako duen potentzialtasun politikoa. Hori ikusita, Zinegoak elkarteak egindako proposamen bati tiraka, euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertu dute autoreek. Lau ataletan banatu dute liburua: batetik, hiztegi edo glosategi labur bat, bolloen komunitateak bere burua euskaraz nola izendatzen duen ikusteko; bestetik, Euskal Herriko talde lesbofeministekin egindako elkarrizketetan oinarritutako gogoeta bat, bolleren komunitatearen eta euskararen arteko gurutzaketak zeintzuk eta nolakoak izan diren jakiteko; hirugarrenik, euskal kultura edo arteetan bollerak irudikatu ote diren aztertu dute eta, hala izan bada, nola; azkenik, bollerei buruz diharduten euskal idazle, musikari, irudigile, bertsolari eta artisten sorkuntza piezak bildu dituzte. Horrela, desira lesbikoaren glosategi hutsetik harago, liburu honek tresna bat izan nahi du: euskal bolleren identitate eta praktika linguistikoen erradiografia oso bat eginez, hizkuntza minorizatuaren eta sexu disidentziaren intersekzioen ertz askotarikoei argia, ahotsa eta plaza eman nahi die, ikusgarritasun lesbikoaren mesedetan.