TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Bilduma honek izen bereko telebista saioa du oinarri; haurrentzako saio bikainenetako bat, hain zuzen ere. Atal bakoitzaren filosofiari jarraituz, txikitxoei artearen mundu zoragarrian murgiltzen laguntzen die, betiere ideia hau ardatz hartuta: edonor da eguneroko materialak erabiliz gauzak sortzeko gai. Irudimenak sorkuntza artistikoa sustatzen du, eta haurrek aurrez inoiz pentsatu ez dituzten gauzak egin ditzaten lortzen du.
Gurasoek ez dute zertan kezkatu: erakusten den guztia planteamendu dibertigarrien bidez erakusten da, eta ez dago inolako arriskurik, ez materialei dagokienez ez lanketari dagokionez. Gainera, proposatzen diren material guztiak merke eta erraz eskuratzeko modukoak dira.