TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Nik ez daukat anaiarik eta ez arrebarik; baina badaukat aita eta badaukat ama. Eta badaukat munstro bat, nire laguna dena: Mux. Gaur nire ama etorri da gelara eta heldu dit belarritik, untxi bati bezala, eta deitu dit "kakanarru". Eta esan dit jostailu guztiak jaso behar ditudala, oso desordenatuta dudalako nire gela; eta gogorarazi dit gaur larunbata dela, eta, larunbatero bezala, aitaren etxera joan behar dudala bazkaltzera, berari tokatzen zaio-eta "zaintza".