Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

NATURAREN MINTZOA
Título:
NATURAREN MINTZOA. EGUNEZ EGUN, SASOIEN GURPILEAN
Subtítulo:
Autor:
ZABALA, PELLO
Editorial:
ALBERDANIA - IRUN
Año de edición:
2000
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-95589-09-5
Páginas:
520
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Agotado
Colección:
VARIAS
29,50 €

Sinopsis

Aski argi mintzo da azpititulua kasu honetan: Egunez egun, sasoien gurpilean. Egutegi zabal bat egin du Pello Zabalak, hilez hil eta egunez egun doana, egun bakoitzari komentario mamitsuak erantsiz. Meteorologiaz dihardu? Bai, noski. Eguraldiaz: elurraz, euriaz, lainoaz, txingorraz... eta beste hainbat meteoroz. Iragarpenez dihardu? Bai, jakina, egunero egiten duen lana da, eta berorrek sortzen dizkion buruhausteez ere ari da liburuan, baina batez ere begiradan giro egiten duen liburua da Zabalarena. Naturak badu bere mintzoa, eta naturari erreparatzea nahitaezkoa dugu, basora sartu, eta sutarako egurra besterik ikusten ez duenaren jarrera aintzakotzat hartu nahi ez badugu behintzat.

Naturaren liburutik ateratzen den mintzoaren aditzaile arretatsua da Pello Zabala. Izan ere, liburu bat da natura, baina liburu hori zabaltzen eta irakurtzen jakin behar da. Gauza txikiei erreparatzen ikasi beharra dago, bizitzaren mamiak presaren sator-zulotik ihes egingo ez badigu. Hori da Zabalak, liburu honetan, egiten duen gonbita: «Geldi zaitez bidean, eta zentzumenak findu».

Zentzumen zorrozketarako baliabide ugari eskaintzen digu, era ezinago atseginean, edonork ulertzeko moduan. Zer opari egokiago, bizimodu ustez modernoaren morroi garenontzat, gizalditako herri-jakituria berreskuratzeko aukera baino?

Otros libros del autor