TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Jagoba botika baten gainean bizi da, amarekin. Botikaria baitu ama. Baina amak
arazo bat du, Jagobaren iritzian: ez dauka nobiorik. Hortaz, amarentzako nobio bila
hasiko da han-hemen, hainbat aukera neurtuz: bere lagun Edortaren aita? Igerilekuko
soroslea? Botiken garraiolaria? Azkenean iragarki bat ipiniko du Internet-en, eta hortik
aurrera etorriko dira ustekabekoak.