Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ONGIZ-ON! MASKULINITATE TRADIZIONALA ERAISTEN ETA BERDINTASUNAREN ERAIKUNTZAN GI
Título:
ONGIZ-ON! MASKULINITATE TRADIZIONALA ERAISTEN ETA BERDINTASUNAREN ERAIKUNTZAN GI
Subtítulo:
Autor:
ODRIOZOLA, XABIER;PIZARRO, MARIBEL;ARITZETA, AITOR
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2019
Materia
SOCIOLOGIA
ISBN:
978-84-9109-467-8
Páginas:
240
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
16,00 € Comprar

Sinopsis

Gizonezkoek aktiboki parte hartu behar dute gizarte eredu demokratikoago eta berdintasun-zaleago baten eraikuntzan: emakumeek eta gizonezkoek eskubide eta ardura berberak edukiko dituzten, aukeren berdintasuna emaitzen berdintasun bihurtuko den eta emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoa eta erreala egongo ez den gizarte eredua.
Abiapuntu honetatik diseinatu eta ebaluatu dugu emakumeen aurkako indarkeria aurrezaindu eta sexismoaren deuseztatzea bilatzen dituen tresna bat, gizonezkoen sentsiberatasuna pizteko taldeak zuzendu dezaketen gizonak kontzientizatzeko eta gaitzeko. Gida honen lan saioetan analisia eta ezagutzaren bereganatzea  bateratzen dira sistema patriarkalaren eta sexismoaren analisi sozio-kultural eta politikoarekin eta baita nor bere buruaren lanarekin eta bizipenekin ere.
Lan era honen bitartez aldaketak maila ideologikoan zein psiko-emozionalean eragin nahi dira, analisi kritikoa eraiki  naturalizatua izan dena antzemateko, eguneroko aurreiritziak eta azalpen murriztatzaileak zein desitxuratzaileak antzeman eta baztertzeko. Emakumeentzat zein gizonentzat desegoki, desorekatu eta kaltegarriak diren egoerei aurre egin eta normaltzat ez jotzea eta gizon bezala beren identitatea eta nortasuna zein parametroetan eraikiak izan diren aztertzea bilatzen da ere bai; era berean, emakumeen eta gizonezkoen arteko harremanak zein gizonezkoen artekoak nola eta nondik eraiki dituzten eta zein jokabide kaltegarri, zapaltzaile barneratu dituzten ohartzea eta aldatzea proposatzen da. Honekin batera, norberaren zein ingurukoen emozioak eta beharrak ezagutu eta egoki adierazteko eta enpatizatu, zaindu, hartatu eta harreman justuak, elkarkoiak eta berdintasunarekiko zentzuzkoak garatzeko helburua barnebiltzen du.