Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

15 artículos

en total 274,06 €

PATRIZIOAK ETA PLEBEIOAK
Título:
PATRIZIOAK ETA PLEBEIOAK. GURE PROSAREN EMERGENTZIAN
Subtítulo:
Autor:
ALTONAGA SUSTATXA, KEPA
Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
2025
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9172-424-7
Páginas:
208
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
En Stock
22,00 € Comprar

Sinopsis

Gure prosaren emergentzia-prozesuaren sei unetara hurbilduko zaitu "Patrizioak eta plebeioak". Kronologia horretan arrabisitatu eta kuestionatuko dira hala Sarako eskolaren loraldiak bizi izandako debaklea, nola Peñaflorida kondearen eta ilustratuen ekarpen nulua; hala Mogeldarren euskararekiko planteamendu zeharo subsidiarioa Basarteko Unibertsitatean, nola «The Oña Connection» izenda dezakeguna, azken hiru kapituluetan.

Axularrek eta gure klasikoek, orok, prosa europar homologagarriaren uberan bideratu zuten euskararen tradizio idatzia, baina diglosiaren pipiak joko du espazio trinko hori, eta ia ez da euskarazko libururik idatziko, soilik gutxi batzuk eta ezinbestean, euskara besterik ez dakiten behe-mailako euskaldunentzat.

Euskal Pizkundearen urteetan, «Oñako akademikoek» euskarari hizkuntza kultuen liga berean jokarazi nahi izan zioten, eta autore greko-latindarrak itzuli zituzten, baina ez aurreko tradizioaren ildoan: lexiko hiperpuristaz baliatu ziren, eta purismo sintaktikora zuten jo, prosaren erregresioa eraginez ziklo arturikoraino.

Gaur-gaurkoz, «balizko esentziek eraikitako tabuak» kateatuta gauzka purismo erremanentera. Hortik askatu ezean, ezinezkoa da euskarazko prosa homologagarri bat.