Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

PELLO ERROTAREN BIZITZA BERE ALABAK KONTATUA
Título:
PELLO ERROTAREN BIZITZA BERE ALABAK KONTATUA
Subtítulo:
Autor:
MIKELA ELIZEGI
Editorial:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA KULT
Año de edición:
2017
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-7907-754-9
Páginas:
148
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
10,00 € Comprar

Sinopsis

Bi egile ditu liburuak: Mikela Elizegi, Pello Errotaren alaba, eta Antonio Zavala. Mikelak laurogeita hamalau urte zituela kontatu eta kantatu zizkion aitaren bizitzako hainbat pasarte eta bertso Antonio Zavalari. Honek magnetofonoz jaso, paperera aldatu eta osatu zuen liburua.

Mikela Elizegi (Asteasu, 1869 – Donostia, 1967) Pello Errota bertsolariaren zortzi seme-alabetan laugarrena izan zen; bera ere, aita bezala, bertsotan egiten zekiena.

Antonio Zavalak, guztira, 303 obra argitaratu zituen; horietako 276, Auspoa bilduma hirukoitzean: bilduma arruntean 259, ertainean 5 eta Auspoaren Sail nagusian 13.

Horietatik guztietatik, Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua hauxe da Auspoako libururik harrigarrienetakoa. Emakume baten ahotsetik mundu zaharra bezain liluragarria azaltzen digu, bere garaiko ikuspegitik eta orduko moduan adierazita. Ahots honetan du euskal literaturak –eta ez soilik ahozkoak– ahotsik ederrenetako bat.

Hirugarren argitalpeneko hau Asun Garikanok ipini du euskara batuan, ahalik eta gehien errespetatuz jatorrizko idazkera eta zeuden-zeudenean utziz bertsoak. Alabaina, pasarte batzuk lekuz aldatu ditu, azken aldera eramanez, kontakizunaren mesedetan.

Hitzaurreei dagokienez bi ditu, lehena Bernardo Atxagak argitalpen honetarako bereziki idatzi duena, eta Antonio Zavalak 1963ko argitalpenerako egindakoa, zegoen-zegoenean mantendu dena.

Liburua ilustrazioz hornitua dator, Hauspoa sail berriak hartu duen bideari jarraikiz, oraingo honetan Xabier Sagastak (Gasteiz, 1982) egin ditu marrazkiak.

Bernardo Atxagak honela dio hitzaurreko pasarte batean:

“Zenbat balio dute, poetikoki, Mikela Elizegik hurbileko heriotzen aurrean esandakoek? Zakur amorratuak hozka egindako neskatoaren pasarteak, kasu, edo hemeretzi urterekin hildako ahizparenak? Ezin da neurtu. Nire aldetik, ohar bakarra egin dezaket: halako inpresioa egin zidatela liburuko pasarte horiek non, prezipitazio kimiko baten moduan, Obabako mundua garden azaldu zitzaidan buruan”.

Hauspoa bilduma

Hauspoa bildumaren bigarren zenbakia da hau. Bilduma honetan argitaratuko dira, euskara batuan, Antonio Zavalak Auspoan plazaratutako alerik esanguratsuenak. Hala, gazte eta gazteen eskuetan ere ipini nahi dira altxor bikain horretako bitxirik ederrenak.

Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin eleberriak estreinatu zuen Hauspoa bilduma berria. Eleberri horri buruz, hauxe dio Bernardo Atxagak bigarren zenbaki honen hitzaurrean:

Litekeena […] Hauspoa bilduma honetako lehen argitalpenak, Neronek tirako nizkin delakoak, ez jasotzea Espainiako Gerra zibilaren item guztiak. Baina, zenbat balio dute Legutioko batailaren inguruko orrialdeek? Nire ustez, izugarri. Ez da aurkituko leku askotan –literatura askotan– haien parekorik. Sebastian Salaberriaren orrialde horiek indar dramatikoa dute, eta aparteko egiatasun bat. Berdindu ditzala ahal duenak.