Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

PIKNIKA IZOTZETAN
Título:
PIKNIKA IZOTZETAN
Subtítulo:
Autor:
KURKOV ANDREI
Editorial:
ALBERDANIA - IRUN
Año de edición:
2009
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9868-084-3
Páginas:
291
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
Colección:
VARIAS
18,00 € Comprar

Sinopsis

Viktor Zolotariov idazle-nahia Kieven bizi da Misharekin, depresioak jotako enperadore-pinguino batekin. Nekeza zaio bizimodua ateratzea; bere irudimena besterik ez du, eta ipuin eta eleberri argitaragabeez betetako tiradera bat. Baina bere bizitza errotik aldatuko da egunkari bateko erredakzioburuak proposatzen dionean oraindik bizi diren pertsona ospetsuen heriotza-oharrak –gurutzetxoak- idatz ditzan, haiek hil baino lehen prest izateko. Viktorrek onartuko du, baina hilberriak argitaratzen hasten direnean izularriturik konturatuko da kontu ilun batean murgilduta dagoela. Bizitza misterioz bete eta arriskutsu bihurtuko da, eta pertsonaia xelebreak sartuko dira Viktorren bizimodu betiberdinean. Kurkovek gizarte post-sobietarreko alienazioaren erretratu umoretsua eskaintzen digu, gizarte mafiosoaren erretratu kritikoa. Pertsonaiak galdu-gordean dabiltza. Bizirauten ikasi duten pertsonaiak dira, amarruak eraikitzen eta saihesten ikasi dutenak, amarru hilgarriak inoiz. Kurkovek ezin hobeki nahasten ditu errealitatea eta absurdoa. Honela dio berak: “Idazten dudanean, gozatu egiten dut errealitatea desitxuratzen”.  

Otros libros del autor